Erdera

Zuzeneko emisioa

"Guda bakea da. Askatasuna esklabotza da. Ezjakintasuna sendotasuna da." 1984 liburuko aipamena

Sarrera






Pasahitza berreskuratu nahi?
Arrosa



AMARC

REMC
urr 09 2008
Piztu Gasteiz! ekitaldiaz hizketan Gaizka Amondarainekin
2008-(e)ko urriaren 09-(e)an
kartelaherribazkaria.preview.jpgUrriaren 11an, Hala Bedi eta Gazteizko Gaztetxeko kideek Piztu Gasteiz! ekitaldia antolatu dute. Ostegun honetan, Kaleko Bentanien, Hala Bedi Irratiko Gaizka Amondarainekin jai erraldoi honetaz hitz egin dugu.
 
 
 
 
 
 
urr 09 2008
35mm Urrian
2008-(e)ko urriaren 09-(e)an
Hilabetero, zinemari begirada bat ematen diogu Kaleko Bentanie magazinean, 35mm atalean. Hilabete honetan, Zinemaldia duela gutxi bukatu dela aprobetxatu dugu, horren inguruan hitz egiteko, eta Jaxone Usandizaga gure kolaboratzaileak bi filme azpimarratu digu: Los limoneros eta Tiro en la cabeza.
 
 
 
 
urr 08 2008
GITE-IPESen historia hitzaldi zikloari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko urriaren 08-(e)an
081002portugalete_historia_hitz.jpgPortugaleteko auzo etxean, GITE-IPES taldeak historia hitzaldi zikloa antolatu du. Ostegun honetan, hilak 9, ziklo hau hasiko da, Jose Mari Lorenzo Espinosa eta Eduardo Renobales idazle eta historialariek emango duten hitzaldi batekin. Gaurko Kaleko Bentanien GITE-IPESeko Txema Uriarte izan dugu, ziklo hau azaltzeko.
 
 
 
 
 
urr 07 2008
Ingurumenaren biografiak erakusketari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko urriaren 07-(e)an
Astelehen honetan, Ingurumenaren biografiak erakusketa hasi da Bilboko Alde Zaharreko Ekoetxean (Pelota kaleko 5. zenbakian) Asiako zenbait herritan ingurugiroan eta gizartean oro har izandako degradazioari buruzko testigantza, Andrew Rickard eta Eider Huertas-ek eginda, Australiatik Euskadira egindako bidai batean. Erakusketa honen inaugurazioa egiteko, Ekologistak Martxan taldeak hitzaldi–aurkezpena antolatu du; Andrew Rickard, erakusketaren egilea, hizlaria izango da. Hitzaldia, datorren asteartea, hilak 7, iluntzeko 20:00etan izango da Ekoetxean, Pelota 5, behea (Bilbo). Astearte honetan Eider Huertas bera izan dugu Kaleko Bentanien.
 
 
 
 
urr 06 2008
MusikaGidari buruzko elkarrizketa
2008-(e)ko urriaren 06-(e)an
Gaztesarea, gazte mugimenduko egitasmo komunikatiboa, aurtengo MusikaGida prestatzen ari da. Gaztesareako Koldo Otamendirekin hitz egin dugu egitasmo honetaz.
 
 
 
 
urr 03 2008
Ohiko emisioan etenaldia
2008-(e)ko urriaren 03-(e)an
Argindarra joan zaigu irratiko egoitzan. Hori dela eta, arazoak izaten ari gara ohiko emisioari berriro ekiteko. Lanean ari gara normaltasuna berreskuratzen saiatzeko. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko aldez aurretik pazientziagatik.
 
Eguneraketa: ordu batzuk emisioan etena egon ondoren, berriro ere normaltasuna berreskuratu dugu. Berriro ere, barkatu eragozpenak.
 
urr 02 2008
Eskolak Euskaldundu Herri ekimenak plazaratutako azterketa
2008-(e)ko urriaren 02-(e)an
Asteazkenean, Eskolak Euskaldundu Herri ekimenak prentsa agerraldia burutu zuen, beraien ikuspuntutik Euskal Herriko Eskolaren egoeraren azterketa plazaratzeko. Kaleko Bentanien ekimen honetako Ibai Redondorekin hitz egin dugu eskolaren egoeraren inguruan.
 
 
 
 
urr 02 2008
121 Ahotsik gabekoen ahotsa, Kaleko Bentanien
2008-(e)ko urriaren 02-(e)an
Ahoztar Zelaieta gure kolaboratzailearen eskutik, ostiralero atal berria izango dugu aurrerantzean Kaleko Bentanien: "121, ahotsik gabekoen ahotsa", 121 Krew Barakaldoko musika taldeko kideen eskutik. Gaurkoan, beraien aurkezpena egiteaz gain, Xabier Silveira bertsolariari erronka plazaratu diote, asteburuan berarekin batera egongo direla aprobetxatuz.
 
 
 
 
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 9 Guztira: 384

Azken albisteak

Euskal Herriko 1º Erdiaroari buruzko azoka tematikoa

Sinbolikoki eta historikoki zaindua, didaktikoa, euskalduna; erosteaz eta gozatzeaz gain, gure Erdi aroa ezagutzeko, azoka eguna aitzaki ederra izan daitekelakoan gaude. ...

Itzubaltzeta gaztetxearen 4. urteurrena

"Lau urtez... herria astintzen!" lelopean, Itzubaltzeta gaztetxeak bere laugarren urteurrena ospatuko du bihar hasi eta urriaren 12ra arte ...

Saharako agintariek nazioarteko lankidetza astelehenetik aurrera jorratuko dute Bilbon

Mundubat erakundeak antolaturiko jardunaldiek elikaduraren subiranotasuna eta lanbide-prestakuntza izango dituzte hizpide ...

ASTRA jaialdia Gernikan

Egun osokorako egitaraua prestatu du Astrako koordinadorak zapaturako ...

GITE-IPESeko “Okupazio eta Erresintentzia” buletinaren laugarren zenbakia

Ekialde Hurbileko egoera sutan dago eta egoera honek beste buletin bat egitera bultzatzen gaitu ...